Hiru (3)

by Mursego

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
SAVANA VIOLENTA Zeu zara pantera gizona zeu oihaneko erregea emaiguzu zure boterea ikustezin bihurtzeko ahalmena ehiztari ausartaren kemena katamotzaren ikusmena beldar lepidopteroaren usaimena hontz zuriaren entzumena Emaiguzu zure boterea emaiguzu zure indarra Komodoko dragoiekin meriendatzeko pirañadun erreketan bainua hartzeko angila elektrikoa eskuekin laztantzeko krokodriloei hortzak garbitzeko sabanako lehoiari muxu emateko zenbait igelen azala miazkatzeko Emaiguzu zure boterea emaiguzu zure indarra ------------------------------------------------------------------ Tú eres el hombre pantera, tú eres el rey de la selva, danos tu poder, el don de la invisibilidad, el aliento del cazador valiente, la vista del lince, el olfato de la oruga lepidótera, el oído del buho blanco. Danos tu poder, danos tu fuerza: para merendar con los dragones de Comodo; para bañarnos en ríos infestados de pirañas; para acariciar con las manos anguilas eléctricas; para limpiar los dientes a los cocodrilos; para besar al león de la savana; para lamer la piel de ciertas ranas. Danos tu poder, danos tu fuerza.
2.
Asmatutako finesa // finés inventado
3.
Cumbia esquimal no está tan mal, cumbia esquimal no está tan mal, ponte los guantes, ponte las botas, ponte orejeras, ponte manoplas. No está tan mal aunque no es tropical, yo a ti te quiero el frío da igual. Cumbia esquimal, cumbia esquimal, saltos de esquí, amor boreal, pantalón doble, grasa de foca, termolactíl, lana en la boca, no está tan mal, es animal, antes del fuego echamos la sal. Neu naiz zure gasolina, neu zure penizilina, berotzeko klima, behar duzun bitamina. Cumbia esquimal, no está tan mal, yo a ti te quiero la fiebre da igual. Ahaztu ‘couldina’, ahaztu ‘aspirina’, ahaztu morfina, gora anfetamina! Amor boreal, amor sin igual, la cumbia villera antitropical. Kendu sordina, jarri martxan turbina, zuk behar duzuna da nire gasolina. Nik diñot ‘dame más gasolina, dame más dame más dame más...’, emaidazu zure gasolina. Quitanieves para mi, quitanieves para ti, ‘frigodedo’ zuretzat, ‘frigodedo’ neretzat. Hitzak: Victor Iriarte eta Mursego --------------------------------------------------------------------------- Kunbia eskimala, ez dago horren batere hain gaizki, jantzi itzazu eskularruak, jantzi itzazu botak, Jantzi itzazu orejerak, Jantzi itzazu manoplak Nahiz eta tropikala ez izan, kunbia eskimala ez dago horren gaizki, nik maite zaitut, hortzak berdin dio kunbia eskimala , kumbia eskimala, eski jauziak, maitasun boreala, fraka bikoitza, foka koipea, termolaktila, artilea ahoan, horren gaizki ez dago, basatia da, sua egin baino lehen , gatza botatzen dugu yo soy tu gasolina, yo tu penicilina, la gasolina que necesitas para templar el clima. Kunbia eskimala horren gaizki ez dago, nik maite zaitut, sukarrak berdin dio. Olvida la “couldina”, olvida la “aspirina”, olvida la morfina ¡viva la anfetamina! maitasun boreala, maitasun paregabea, kunbia villera antitropikala, quita la sordina , pon en marcha esa turbina lo que tú necesitas es mi gasolina. Yo te digo: : “emaidazu zure gasolina”, “dame más gasolina” “dame más gasolina”, elurra kentzeko makina zuretzat , elurra kentzeko makina niretzat , “Frigodedo” para ti, “Frigodedo” para mi Letra : Victor Iriarte y Mursego
4.
04:08
EUSNOB Kafea eta galletaken ezagutu zintudan, Kokoshca-k Nicoren Desertshore pintxatu zuen egun hartan, Garrelen filmografia osoa buruz aipatu zenidan, zeure herriko zineklubean mahai inguruak gidatzen zenituela. Nouvelle Vague eta zinema japoniarrean aditua, Fritz Lang, Truffaut, Tati, Duras, Varda, Visconti, Houston, Kaurismaki, Kiarostami, Kusturika, Kawase, Kurosawa, Kim ki duk, Won Kar Wai, Jarmusch, Buñuel, Val del Omar, Rosales, Iriarte, Lakuesta eta Jordáren mireslea… Zu euskal intelektuala, homo sapiens kontzeptuala, ahoa ireki eta berehala konturatu ginen eusnob bat zinela. Musikazale amorratua, soziologian doktoratua, makrobiotikan aditua, artista frustratua. Liburujale aseezina, saiakera filosofikoen irakurle fina, zutabegile geldiezina, blogosferako gatz eta pipermina. Berria, Argia, RDL eta Ruta 66-en harpideduna. Carne Cruda, El septimo vicio, Lizardiren baratzaren entzulea. Zabaleta, Ocariz, Rozas, Rodríguez ahizpak, Jeletonen zale sutsua. Galfarsoro, Escohotado, Zizek, Deleuze, Lacanen jarraitzaile petoa. Zu euskal intelektuala, homo sapiens kontzeptuala, ahoa ireki eta berehala konturatu ginen eusnob bat zinela. Usopop, Primavera Sound, Xiru, Lemon Day, Bebarruko Jardunek, Sonar… Ertz festibalera tapoirik gabe joaten zarenetakoa… Anjel Erroren twittak retwitteatzen dituztenetakoak, berak bezala taktel txandala gorbatarekin gonbinatzen duzu. A topa tolondro, Love of 74, Separata, Lapiko kritikoa… egunero begiratzen dituzu. Berlin eta New Yorkera bidaiak... Ajoblanco zaharrak irakurri, egun Jot down eta Diagonala… Zu ------------------------------------------------------------------ Te conocí en Kafea eta galletak , aquel día que Kokoshca pinchó el Desertshore de Nico me mencionaste de cabeza toda la filmografía de Garrell ,que conducías mesas redondas en el cine-club de tu pueblo, expertx en Nouvelle Vague y cine japonés, admiradorx de Fritz Lang, Truffaut, Tati, Duras, Varda, Visconti, Huston, Kaurismaki, Kiarostami, Kusturika, Kawasa, Kurosawa, Kim Ki Duk, Wong Kar Wai, Jarmusch, Buñuel, Valdelomar, Rosales, Iriarte, Lacuesta eta Jorda. Tú, intelectual vascx, homo sapiens conceptual en cuanto abriste la boca nos dimos cuenta de que eres unx eusnob Melómanx empedernidx doctoradx en sociología expertx en macrobiotica artista frustradx comelibros insaciable lectorx finx de ensayos filosóficos columnista imparable la sal y pimienta de la blogosfera. Suscriptorx de Berria, Argia, Rockdelux y Ruta 66 , oyente de Carne Cruda, El séptimo vicio, Lizardiren baratza fan ferviente de Zabaleta, Ocariz, Rozas, las hermanas Rodriguez, Jeleton, seguidorx genuinx de Galfarsoro, Escohotado, Zizek, Deleuze, Lacan Tú, intelectual vascx, homo sapiens conceptual en cuanto abriste la boca nos dimos cuenta de que eres unx eusnob Usopop, Primavera Sound, Xiru, Bebarruko Jardunek, Sonar, de lxs que vas sin tapones al festival Ertz, de lxs que retuitean los tuits de Angel Erro, al igual que él, combinas el chándal de táctel con la corbata, miras todos los días A topa tolondro, loveof74, separata, lapiko kritikoa, viajes a Berlin y New York, leer los viejos Ajoblanco, hoy en día Jotdown y Diagonal... Tú
5.
05:38
VIVIR Rafael Berriori ‘Vivir es sentirse perdidos y las únicas ideas verdaderas son las de los náufragos. El que no se siente de verdad perdido, se pierde inexorablemente’ Ortega y Gasset Vivir es cruzar los mares, beber sus puertos, oler a sal, subir todos los volcanes, pasear sus islas, conocer sus faros, tatuarse una sirena, un corazón, un mapa misterioso, la letra a, dos anclas, una goleta, seis nombres de mujer, y tres de hombre, una fecha de futuro y otra fecha, a la espalda, de pasado. Vivir es una piedra brillante, es la deriva, el viento sur, los mares fríos, sus témpanos, palmeras, huracanes la calma, el azul de la aurora, y de la vía láctea, el eco, de las ballenas, de las ballenas, de las ballenas. Vivir es una balsa de la medusa, ya sin nadie, ya sin rumbo, ya sin miedo, y a la vez, los cuatro puntos cardinales. Bizitzan ere, noraezean egiten du aintzinera naufragoak, ez du biderik aurkitzen ez mugarik zeharkatzen, halaxe du bizirik irauten. -------------------------------------------------------------------------------------------- a Rafael Berrio “Bizitzan ere, noraezean egiten du aintzinera naufragoak, ez du biderik aurkitzen ez mugarik zeharkatzen, halaxe du bizirik irauten.” Bizi izatea itsasoak zeharkatzea da, haien portuak edatea, gatza usaintzea, sumendi guztiak igotzea, haien irletan paseatzea, haien itsasargiak ezagutzea, sirena bat tatuatzea, bihotz bat, mapa misteriotsu bat, a hizkia, bi aingura, goleta bat, sei izen emakumezko eta hiru gizonezko, data bat etorkizunekoa eta, bizkarrean, iraganekoa beste bat. Bizi izatea harri distiratsu bat da, jitoa, hego-haizea, itsaso hotzak, haien izotz-puskak, palmerak, urakanak, barea, urdina egunsentiarena eta Esne Bidearena, oihartzuna baleena, baleena, baleena, baleena. Bizi izatea Medusaren baltsa bat da, inor gabe jada, norabide gabe jada, beldur gabe jada, eta, era berean, lau puntu kardinalak. Vivir es sentirse perdidos y las únicas ideas verdaderas son las de los náufragos. El que no se siente de verdad perdido, se pierde inexorablemente
6.
04:18
OTTE (Louise Bourgeoisen ‘Otte’ poemaren moldaketa) Batak txerto bat aurkitu du, besteak sofa bat eskuratu du subasta etxean Batak hitzegiteko erraztasuna du, besteak txikigarri tontuak erabiltzen ditu: irriño, laguntto Batak dirua irabazten du burtsan, bestea tratuan dabil beti auzoko dendetan Batak plater konplikatuak egiten ditu adiskideentzat, bestearen platerei beti falta zaie gatz piska bat Batak puntualtasunez garraiatzen du merkantzia, bestea puntualkeriaz aritzen da asto lanetan Batak goxotasunez jotzen du txistua, bestea goxokeriaz aritzen da txistuka Batak garbitasunez ukitzen nau, besteak garbikeriaz urratzen nau Batak adeitasunez egiten du eztula, besteak adeikeriaz garbitzen du zintzurra Batak doitasunez irakurtzen du, besteak doikeriaz pasatzen ditu orriak Bata duintasunez bizi da, besteak duinkeriaz bizirauten du Batak azkartasunez gidatzen du, besteak baldarkeriaz mugitzen du bolantea Batak xarmantasunez edaten du, bestea xarmankeriaz mozkortzen da Batak etorri atsegina du, bestea berritsu hutsa da. Batak xaloki egiten du negar, bestea umekeriaz hasten da negar batean Bata galantaskoa da besteentzat, bestea hor ibiltzen da besteak berotzen Bata edadedun gizon dotorea da, bestea atso zaharra ------------------------------------------------------------------------ ( Adaptación de un poema de Louise Bourgeois “ Otte” ) *Otte: sufijo con sentido peyorativo para señalar que lo que en el hombre parecía una cualidad, en la mujer era un defecto Fragmento original : Il découvre Un vaccin Elle dégotte Un canapé à l'Hôtel des ventes Il est un diseur, elle calembourgeotte Il parle, elle parlotte Il joue à la bourse, elle boursicotte Il cuisine, mais elle popotte Il transporte, elle fourgotte Il siffle, mais elle sifflotte Il touche, elle touchotte Il tousse, elle toussotte Il bouqine, elle bouqinotte Il vit, elle vivotte Pour son pote, elle est idiote Avec son pote, elle dansotte Je suis un beau vieillard, mais tu es vieillotte --------------------------------------------------------------------------- . el descubre una vacuna , ella pesca un sofá en la casa de subastas él es un orador ; ella retruecanea él habla ; ella charlotea él juega en bolsa ; ella regatea él guisa pero ella guisotea él trasporta ; ella acarrea él silba ,pero ella silbotea él toca: ella toquetea el tose ; ella carraspea él lee ; ella hojea él vive ; ella vivotea según su amiguete ella es idiota con su amiguete , ella bailotea yo soy un anciano guapo , pero tú eres vieja
7.
NIETZSCHEK ZALDI BAT BESARKATU ZUEN Ni etxean nengoela pentsatzen, ni etxean Nietzschek zaldi bat besarkatu zuen Torinon Existitzeari utzi baino lehenago Nietzschek zaldi bat besarkatu zuen Torinon, negarrez... Haren lepoko zainetan odola sentituz Ni etxean nengoela pentsatzen, ni etxean, Nietzschek zaldi bat besarkatu zuen Torinon Barkamena eskatuz gizakiaren basakeriagatik Lepoan muin eman zion, lepoan muin zaldiari Ni etxean nengoela pentsatzen, ni etxean Nietzschek zaldi bat besarkatu zuen Torinon Ex East itzeari utzi baino lehenago, Zaldiaren arnasa, zaldiaren odola zainetan barrena Ni etxean nengoela, Nietzschek Torinon... Zure liburu guztiek baino gehiago esaten dit horrek, Nietzsche maitea, zuk zaldi bat besarkatzeak Torinon, negarrez... ----------------------------------------------------------------------- Mientras yo estaba en casa, pensando, en mi casa, Nietzsche abrazó a un caballo en Turín, antes de dejar de existir. Nietzsche abrazó a un caballo en Turín, llorando. Sentía la sangre correr por las venas de su cuello. Mientras yo estaba en casa pensando, en mi casa, Nietzsche abrazó a un caballo en Turín le pidió perdón por la brutalidad del ser humano, le besó el cuello, besó el cuello del caballo. Mientras yo estaba en casa, pensando, en mi casa, Nietzsche abrazó a un caballo en Turín, Antes de dejar de existir, el aliento del caballo, la sangre del caballo a través de las venas… Mientras yo estaba en casa, Nietzsche en Torino… Eso me dice más que todos tus libros, querido Nietzsche: que tú abrazaras a un caballo en Turín, llorando…
8.
LAS MINAS DEL REY SALOMÓN Montaña dentro sal montaña fuera estás los monos salen ya area errekan barna ura ate atzean urrea urjauziaren azpian da. Montaña dentro sal montaña fuera ya Rey mono grita a los suyos Reina se enfada la reina se enfada el tesoro madre dime dónde está tú dime dónde estás tú dime dónde vas. Los monos centinelas gritan sin parar el tesoro madre dime dónde está esaidazu ama altxorra non den esaidazu ama nora zoazen. Mosquitos como arañas te perseguirán arañas como erizos te quieren matar. Hona hemen meatzeak beldurra meatzetan oihana meatzetan miedo en las minas selva en las minas. Esaidazu ama non zauden. Oh rey de la montaña! Oh reina! Tom Simpson ziklista eta Arthur Cravan boxeolaria esaidazu ama non dauden. A los pies tenía bajo la montaña cerca la colina una casa… ¡Viva! Es el tesoro madre es lo que yo tenía madre es lo que yo quería una casa en África. horra altxorra ama huraxe nik neukana huraxe nik nahi nuena etxe bat Afrikan --------------------------------------------------------------------------------- Mendiaren barnetik atera mendiaren kanpoaldean zaude tximinoak ateratzen ari dira harea errekan barna ura ate atzean urrea ur jauziaren azpian da. Mendiaren barnetik atera mendiaren kanpoaldean zaude ja tximino erregeak txillioka menpekoei erregina sumindu da. Altxorra ama esaidazu non dagoen altxorra ama esaidazu non zauden esaidazu nora zoazen. Tximino zentinelak etengabe garraxika esaidazu ama altxorra non den esaidazu ama nora zoazen. Armiarma bezalako eltxoek segika darabilzkizu kirikiñoak bezalako armiarmak akabatu nahi zaituzte. Hona hemen meatzeak beldurra mehatzetan oihana mehatzetan esaidazu ama altxorra non den esaidazu ama nora zoazen erregea, mendiko errregea erregina. Tom Simpson ciclista eta Arthur Cravan boxeolaria esaidazu ama non dauden esaidazu ama nora doazen. Nire oinetan mendi azpian muinotik gertu etxe bat biba hori da altxorra ama. Nik neukana nik nahi nuena etxe bat Afrikan horra altxorra ama huraxe nik neukana huraxe nik nahi nuena etxe bat Afrikan
9.
SALANIKALESALA Salanikale, Markina Burkina, Salanikale, Zaldibia Namibia, Salanikale, Zumaia Zimbabwe, Salanikale, Barrundia Burundi, Salanikale, Zierbana Botswana, Salanikale, Ea Eritrea, Salanikale, Añana Ghana, Salanikale, Zaldibar Zanzíbar, Salanikale, Maule Mali, Salanikale, Etxebar Dakar, Salanikale, Nikalesala, Ungubani Ingomalako, Indokazi Umbaba, Inkosikasi Umama, Likupi Molete, Iganda Kunuye, Isibili Kutatu, Okune Amatatu.
10.
02:21
BERLIN SUTAN Zure izena, leku bat, zure izena leku bat da. Kaleak, zure eskuak, nire eskuak dira zure odola, nirea. Zure izena, etxeak, etxe guztiek zure izena, leiho guztiek zurea. Leku oro gara, gauza oro gara, animalia oro gara, gu gara. Zure izena existitzen ez den leku bat besterik ez da. Berlin sutan, Berlin sutan, Berlin sutan, Berlin sutan. ------------------------------------------------- Tu nombre, un lugar, tu nombre es un lugar Las calles, tus manos son mis manos tu sangre, Tu nombre, las casas, todas las casas tu nombre, todas las ventanas somos todos los lugares, todas las cosas, todos los animales, somos, Tu nombre, un lugar que ya no existe Arde Berlín, Arde Berlín, Arde Berlín, Arde Berlín ¡Arde Berlín!
11.
02:29
RETAGUARDIA Ez dut maite abangoardia, ez dut maite situazionismoa, ez dut maite modernismoa, are gutxiago postmodernismoa. Ez dut maite abangoardia, ez dut maite situazionismoa, ez dut maite modernismoa, are gutxiago postsituazionismoa. ‘Yo prefiero la ensalada a Beethoven y Sinatra, a Vivaldi, uvas pasas que me dan más calorías’. ---------------------------------------------------- No me gusta la vanguardia, no me gusta el situacionismo, no me gusta el modernismo y menos aún el postmodernismo No me gusta la vanguardia, no me gusta el situacionismo, no me gusta el modernismo y menos aún el postmodernismo

about

CD/LP A LA VENTA / SALGAI : www.bidehuts.net/wordpress/




MURSEGO Hiru (3)

Diska hau “Elektrika grabaketak”eko estudioan grabatu genuen 2013ko udaberrian, Ander Barriusok grabaketa, nahasketa eta masterizazioa egin ditu eta Ibonrg ekoizle artístiko eta emozionala izan da.

Kantu guztiak Mursegorenak dira.

Mursego = Maite Arroitajauregi Aranburu = Ahotsa, txeloa, pianoa, ukelelea, autoharpa , xilofonoa, stylophone, melodika, txirula, kalimba, erreklamuak eta perkusio txikia.

Ibonrg: ahotsa eta hitzen zuzenketa.

Marrazkiak eta diseñua : Ramon M. Zabalegi

Eskerrak: Familia, Ibon, Ander, Luis, Victor (zuek barik ezin), Beñat Sarasola, Harkaitz Cano, Xabier Montoia, Zulu eta Lisabö , Ramon, Jone Arroita, Mikel Ayerbe, Iban Zaldua, Rafa Berrio, Arrospide Labordatarrak, Amatxi Divina, Nacho eta Roberto, Ixiar Rozas, Miren Maite emagiña, Vila ginekologa, Ane Arana, LeireLo, Katrin, J.G.Andrés, Giorgio Basmatti, Angel Aldarondo, Gorka Erostarbe, Ritxiamaste, Ibon Minúsculo, Louise Bourgeois eta Oihana Garro, Lemon Day Crew, Marc y Miriam, Aidahoo, Miri eta Rutti, Maria Arroita, Azala, Emak Bakia, Gloria Vilches, Anarigara

Ibon, aita, ama, Luis eta Nikori.

Amama Juli eta amona Marikarmen gogoan

Traducciones de las letras en bidehuts.net / Paroles traduites sur le site bidehuts.net

kontaktua : ninaizmursego@gmail.com
-----------------------------------------------------------------------------------------------

MURSEGO Hiru (3)

Este disco se ha grabado en los estudios " Elektrika Grabaketak" en la primavera del 2013. Ander Barriuso se ha encargado de la grabación, mezcla y masterización e Ibonrg de la producción artística y emocional.

Todas las canciones son de Mursego.

Mursego = Maite Arroitajauregi Aranburu = Voz, cello, piano, ukelele, autoharpa, xilófono, stylophone, melodica, flauta, kalimba, reclamos y percusiones.

Ibonrg: voces y corrección de letras

Dibujos y Diseño: Ramon M. Zabalegi

Gracias : Familia, Ibon, Ander, Luis, Victor (sin vostros , imposible), Beñat Sarasola, Harkaitz Cano, Xabier Montoia, Zulu eta Lisabö , Ramon, Jone Arroita, Mikel Ayerbe, Iban Zaldua, Rafa Berrio, Arrospide Labordatarrak, Amatxi Divina, Nacho y Roberto, Ixiar Rozas, Matrona Miren Maite , Ginecóloga Vila, Ane Arana, LeireLo, Katrin, J.G.Andrés, Giorgio Basmatti, Angel Aldarondo, Gorka Erostarbe, Ritxiamaste, Ibon Minúsculo, Louise Bourgeois y Oihana Garro, Lemon Day Crew, Marc y Miriam, Aidahoo, Miri y Rutti, Maria Arroita, Azala, Emak Bakia, Gloria Vilches, Anarigara.

A Ibon, aita, ama, Luis y Niko.

Amama Juli y amona Marikarmen en el recuerdo

credits

released September 12, 2013

license

tags

about

Mursego Eibar, Spain

email:ninaizmursego@gmail.com

Mursego =Maite Arroitajauregi : cello, loop station, platillos chinos, chiflo, pandereta, organillo, palmas, rimas, coros y danzas. Mursego = Mamífero quiróptero nocturno, insectívoro, parecido al ratón pero con los dedos de las manos muy largos y unidos por una membrana que le permite volar. ... more

contact / help

Contact Mursego

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Mursego, you may also like: