Image Map

Bi (2)

by Mursego

supported by
/
  • Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.

     name your price

     

1.
04:17
2.
04:03
3.
4.
5.
6.
7.
8.
03:47
9.
05:25
10.
11.
04:50
12.
02:00

about

Diska hau 2010eko Irailean grabatu genuen Legarreko estudioan, Ander Barriuso teknikari zelarik.

Eskerrikasko:

Ander.B, Victor, Ibon, Borja, Jokin,Ivan, Rencorgayers, Lorena,Leire, Lete, Gorka.G, Titxu,Miri&Yonyu eta Inperio Austrozingaroko herritarroi (amosamosdomingoderamos) Beñardo.G, Josu.G, Aitorloty, Marina.G&Pablo, M.Ayerbe, Amasay, TALLARRA, arazo informatikoak konpontzen lagundu gaituzuenoi (aupa ekipo!), Bidehuts.

Roge Blasco&Antonio Gasset.

Familia, lagun, kuadrilla eta bereziki nere txikixeri:Maialen, Martin , Miren, Aner, Anneke, Luar, Eukene, Amaiur… (argia zarete!)

Aita, ama, Jone eta Anderri.
Luis “Jalo”Barriuso gogoan.

Harresiek zutik darraite.

----------------------------------------------------------------------------

Este disco se grabó en Septiembre del 2010 en los estudios Legarre de Eibar con Ander Barriuso como técnico.

Gracias a :

Ander.B, Victor, Ibon, Borja, Jokin,Ivan, Rencorgayers, Lorena,Leire, Lete, Gorka.G, Titxu,Miri&Yonyu eta Inperio Austrozingaroko herritarroi (amosamosdomingoderamos) Beñardo.G, Josu.G, Aitorloty, Marina.G&Pablo, M.Ayerbe, Amasay, TALLARRA, arazo informatikoak konpontzen lagundu gaituzuenoi (aupa ekipo!), Bidehuts.

Roge Blasco&Antonio Gasset.

Familia, amigos, cuadrilla y especialmente a mis txikis: Maialen, Martin , Miren, Aner, Anneke, Luar, Eukene, Amaiur… (argia zarete!)

Aita , amá, Jone y Ander.

Luis “Jalo”Barriuso en el recuerdo.

credits

released September 1, 2010

Musika / Música: Maite Arroitajauregi / Mursego ( cello, ukelele, casiotone, melodica, autoharpa, flauta de émbolo,...)
Hitzak / letras: Victor Iriarte eta Mursego, Ibonrgk atonduta.
Argazkiak / fotos: Victor Iriarte
Diseñua / Diseño: Borjagarabat eta Victor Iriarte

Jokinek gorilarena egin du " Donki Kongu" abestian eta Victorrek koiotearena "Zaldi basatiak""en.

tags

license

Some rights reserved. Please refer to individual track pages for license info.

about

Mursego Eibar, Spain

email:ninaizmursego@gmail.com

Mursego =Maite Arroitajauregi : cello, loop station, platillos chinos, chiflo, pandereta, organillo, palmas, rimas, coros y danzas. Mursego = Mamífero quiróptero nocturno, insectívoro, parecido al ratón pero con los dedos de las manos muy largos y unidos por una membrana que le permite volar. ... more

contact / help

Contact Mursego

Streaming and
Download help

Track Name: Ende
Eguna argitzen ari da tren geltokian.
Negua bukatu da azkenean eta esnatu egin naiz.
Agurtu eta abesten jarraitzeko ordua heldu da
Trena irtetera doa,
trena irtetera doa,
trena irtetera doa.

Eguna argitzen ari da tren geltokian,
bizitzak eta heriotzak bagoi berean bidaiatzen dute
Iparralderantz doan bagoian.
Oraindik goiz da “MUR-SE-GO”oihukatzeko
baina saguzaharra esnatu da.
Oraindik goiz da, baina izotza urtzen hasia da.

Presta zaitez, hau bidaia bat da, bidaia luze bat.
Ziutateak, mendiak, kobazuloak, zoologikoak,
sukaldeak, Europa erdia, Afrika, itsaso
eta itsasazpiak zeharkatuko ditugu.

Bizitza eta heriotza eskua emanda,
galtzeko beldurrik gabe,
bizkorrago joateko beldurrik gabe
hegan ateratzeko beldurrik gabe,
beldurrik gabe.


----------------------------------------------------------

Amanece en la estación de tren,
por fin ha terminado el invierno
y te has despertado.
Ahora toca decir adiós y seguir cantando.
Es la salida del tren de la estación de la ciudad.

Amanece en la estación de tren,
la vida y la muerte viajando en un mismo vagón,
con destino al norte.
Aún es pronto para gritar “MUR-SE-GO”,
pero el murciélago se ha despertado.
Aún es pronto, sí,
pero el hielo ha comenzado a fundirse.

Prepárate,
esto es un viaje, un viaje largo,
atravesaremos ciudades, zoológicos,
cuevas y montañas,
media Europa, África y los océanos,
bajo el agua todos los océanos.

Vida y muerte dándose la mano,
Gritando “¡Más madera!”,
sin miedo a perderse,
sin miedo a ir más rápido
sin miedo a salir volando
sin miedo,
sin ningún miedo.
Track Name: Donki Kongu
3, 2, 1, 0... Joku hau hastera doa:
Donkey Kong-ek Pauline darama eskaileratan gora ohiuka:
“Help me! Help me!”.
Jumpman arotzak, soineko urratudun ilehoria askatzea du helburu, bera bait da bere ametsetako printzesa:
“Zaude lasai askatuko zaitut,
oh Pauline ene maitea!”.
Bibotea konpondu, txapela jantzi eta hor doa bere azukre koxkorra erreskatatzera.
Bienbitartean Donkey Kong tximino erraldoiak barrileteak botatzen dizkio, baita suzko bolatxoak.
Salto, bira, txiribuelta, oztopo guztiak saiestuz,
Jump, jump, go, go!
Bigarren pantaila pasa du eta hirugarrenera heltzean igogailuan gora eta behera ibili behar du. Objetu jauzilarien gainetik salto egin eta goitik erortzen zaizkion pisuen azpitik korrika egin, barrilete eta suzko bolak gero eta ugariagoak.
Ondo dabil benetan fin Jumpman Mario Bros jauna, markagailua ere gorantz doa:
6.996, 6.997, 6.998, 6.999, 7.000 puntu!
BONUS, hiru aukera gehiago!
Heldu da azkenean amaierako pantailara, ehun metro eraikinean gora, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 errematxe lurretik kendu eta Donkey gorila laister batean erori da , grabitatearen indarrak bultzatuta.
Paulinekin dago Mario, pare bat segundu baino iraungo ez duen zoriontasunean,
Oh, meu coraçao, esto se acaba,
Game Over, Game Over.


---------------------------------------------------------

3, 2, 1, 0... El juego está a punto de empezar:
Donkey Kong se lleva a Pauline escaleras arriba y esta grita:
“Help me! Help me!”.
El carpintero Jumpman tiene como objetivo salvar a Pauline, rubia de vestido rasgado, ella es la princesa de sus sueños:
“¡No temas, mi amor,
pronto te salvaré, oh Pauline!”.
Se arregla el bigote, se pone la gorra y se lanza a salvar a su bien amada. Mientras tanto, Donkey Kong, el gorila gigante, le lanza barriletes y bolas de fuego.
Saltos, giros, vueltalaire, esquivando todos los obstáculos,
Jump, jump, go, go!
Ha pasado la segunda pantalla y cuando llega a la tercera sube y baja del ascensor una y otra vez. Salta los objetos que le lanza el mono, corre por debajo de los pesos, cada vez hay más barriletes y bolas de fuego.
Todo marcha bien para el señor Jumpman Mario Bros, el marcador sigue subiendo:
¡6.996, 6.997, 6.998, 6.999, 7.000 puntos!
¡BONUS, tres vidas más!
Por fin ha llegado a la pantalla final, sube los últimos cien metros, quita los remaches del suelo, 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, entonces el gorila Donkey cáe al abismo, empujado por la fuerza de la gravedad.
Ahora Mario está con Pauline, felicidad absoluta que no durará más de dos segundos,
Oh, meu coraçao, ¡esto se acaba!,
Game Over, Game Over.
Track Name: Zuek zarete Za!
Zabal, zaburrak, zahato, zahi, zahin-birrin, zahittu, zaindu, zaldi, zaldi-bide, zaldizkuak, zaldun, zaltegi, zama, zamar, zamarra, zamau, zan, zan-bedar, zanga, zan-gorri, zan-oker, zan-tiratu, zan-zuzen, zapaburu, zapaldu, zapaluna, zaparrada, zapasalto egin, zapatari, zapatu ingles, zapero, zapi, zapixak jo, zapo, zapo-bedar, zapoburutx, zapo-kipula, zapo-lora, zapo-perretxiko, zapu-berbeta, zaputs, zaputz, zapustu, zara, zaragi, zarba, zarbo, zarbo-ezkaillo, zardai, zaregin, zarratu, zartara, zartau, zatar, zaunka, zauri, zazpihortz.
Zuek zarete za-za-za!
Zuek zarete za-za-za!


----------------------------------------

Explanada, desechos, bota salvado, salvado menudo, echarse a perder los alimentos, cuidar la madera, caballo, camino para equinos, columna de lluvia, caballero, establo, carga, grano de polvo, masa de hierro candente, mantel, vena de agua, llantén, zanja, alfilerillo de pastor, trazador en arco, tirón, trazador recto, renacuajo, aplastar, abolladura, chaparrón, brincar, zapatero (insecto), sábado inglés, masa de harina, trapos, aclarar la ropa, rape, pamplina, renacuajo, ajo de oso, planta supuestamente venenosa, seta no comestible, hablar en clave, peludo, pescuezo, rechazar, cesta grande de mimbre, odre, acelga, góbido, sarbo-escallo, pértiga, cestero, tupido, grieta, rajarse, tiempo desagradable, ladrar, herida, tipo de arado.
¡Vosotros sois los za!
¡Vosotros sois los za!
Track Name: Itsas urpekarien dantza
Zatoz, zatoz gurekin
Kaltzetinen irlara
han erakutsiko dizugu
itsas urpekarien dantza.
Ez ahaztu aletak eta neoprenoa,
betaurreko eta tuboa
berunezko zinturoia.
Olagarro jauna, manta arraina,
eta itsas izarrak,
erakutsiko dizute zein den
dantza honen koreografia.
Heldu da momentua,
dantzatzeko garaia.
Hemen da, badator,
dantzarako unea.
Pausu bat atzera
beste bat aurrera,
gira eta buelta
burbuxak.

------------------------------------------------------


Ven, ven con nosotros,
a la Isla de los Calcetines,
allí te enseñaremos
el baile de los submarinistas.
No olvides las aletas, el neopreno,
las gafas y el tubo,
el cinturón de plomos.
El señor pulpo, el pez manta
y la estrella de mar
te enseñarán la coreografía
de este baile.
Ha llegado el momento,
el tiempo de bailar.
Ya está aquí, ya llega,
el instante del baile.
Un paso atrás,
uno adelante,
vuelta, giro,
burbujear.
Track Name: Hegaluzea pistoarekin
Osagaiak:
4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak.
4 baratxuri ale.
Kg erdia barazki-pisto, dagoeneko maneatua.
3 koilarakada oliba olio.
Ximiko bat irin.
Xorta bat ardo zuri.

Olioa eta baratxuriak, erditik moztuak, jarriko ditugu padera batean. Gorritu orduko aterako ditugu baratxuriak. Hegaluze puskak ipiniko ditugu ondoren, irinetan pasa eta gero. Binaka egingo ditugu, pare bat minutuan: txigortuta geratuko dira kanpotik eta mamitsu barrutik. Erretilu batera aterako ditugu, olioa isur dezaten. Pisto beroan sartuko ditugu ondoren solomoak: su eztian edukiko ditugu gutxienez 5 minutuan, kazolari eragin eta eragin, xorta bat ardo zuri isuri bitartean. Sutatik atera eta epeltzen utziko dugu kazola. Epe baten ondoren, berriro edukiko dugu kazolan su ezti-eztian, beste 5 bat minutuan. Sutatik atera eta zerbitzatu.

---------------------------------------------------------------------------------

Ingredientes:
4 lomos gruesos de atún, de 200 gramos cada uno, sin piel ni espinas.
4 dientes de ajo.
Medio kilo de pisto ya condimentado.
3 cucharadas de aceite de oliva.
Una pizca de harina.
Un chorrito de vino blanco.

Ponemos en una sartén el aceite y los ajos, cortados por la mitad. Cuando se doren, los retiramos e introducimos los lomos de atún enharinados y de dos en dos, para que se hagan en 1 ó 2 minutos, debiendo quedar muy tostados exteriormente y jugosos en su interior. Los vamos sacando a una fuente para que escurran el aceite. Introducimos los lomos en el pisto caliente y los mantenemos a fuego suave al menos 5 minutos, moviendo la cazuela y vertiendo una pizca de vino blanco. Retiramos del fuego y dejamos templar. Al cabo de un rato, volveremos a colocar la cazuela a fuego muy suave, por espacio de 5 minutos más. Retirar y servir.
Track Name: Europa zaharreko banpiroen guda
Gaua zen itsas beltzean guda hasi zenean,
eta gure hegalak itsasontzien haizeohial bihurtu ziren.
Sebastopol, Bucarest, Estambul, Transilvania, Dardalenoetako itsasartea, Karpatoetako mendiak, Varsovia, Berlin, Rotterdameko portua, Normandia, Bilbao, Bilbao, Bilbao…

Berandu da, berandu heldu gara eta denak hilda daude jada.
Ez dago ezer egiterik, ez da odolik geratzen, beraien arten elkar hil dute.
Baso guztiak erre dituzte, ez dago deus ere,
orain gu ere desagertuko gara.
Ez da ezer geldituko, hau bukaera da,
amaitu da ezingo dugu biziraun.

Eta milaka miloi urte barru, berdina gertatuko balitz
idatzita utziko dugu egin beharrekoa:
“Hurrengoan bizkorrago korrika egin”,
ez zaitezte izkutatu lurrez betetako hilkutxa batian.
Hurrengoan ez itxaron odolaren berotasuna desagertu arte, ez egon zai.
Eta beste aukera bat egongo balitz, heldu zaitezte dena bukatu baino lehen.
Karrikakorri azkar ibili, hainka egin ezazue
Karrikakorri bizkor, kozka egin ezazue.

Denborak ez bait dizue
jaten emango.
Denborak ez bait dizue
jaten emango.

Era de noche sobre el mar negro cuando comezó la guerra.
Y nuestras alas se convirtieron en las velas de los barcos.
Sebastopol, Bucarest, Estambul, Transilvania, el estrecho de Dardalenos, las montañas de los Cárpatos, Varsovia, Berlín, el puerto de Rotterdam, Normandía, Bilbao, Bilbao, Bilbao...

Pero hemos llegado tarde.
Hemos llegado tarde y todos están muertos.
Ya no hay nada que hacer, no queda sangre,
se han matado entre ellos, han quemado todos los bosques.
Ahora desapareceremos nosotros también,
para siempre, no quedará nada, es el fin.

Y ahora dejamos esto escrito,
por si alguna vez vuelve a suceder lo mismo,
dentro de mil millones de años:
"¡Corre, corre!"
La próxima vez corre más,
la próxima vez no te ocultes en un ataud lleno de tierra,
la próxima vez no esperes a que desaparezca el calor de la sangre.
Si es que hay próxima vez,
llega antes de que todo haya terminado.
¡Muerde, corre, muerde!
El tiempo
no os dará de comer.
El tiempo
no os dará de comer.
Track Name: Iraganik gabeko emakumea
Ez dut gogoratzen
trenez egin genuen lehenengo bidaia.
Ez dut gogoratzen
zein barkutan zeharkatu genituen izotzezko itsasoak.
Ez dut gogoratzen
zer gertatu zen Iparralde zabalera heltzean.

Zuk diozunez
fabrika ondoko tabernan kantatzen nituen tango zahar finlandiarrak,
te poltsatxo bat eramaten nuen poxpolo kaxa batian sartuta,
banekien “kanela” hitza esaten finlandieraz.

Eta hau maitasun abesti bat balitz,
iraganik gabeko emakumearen abestia litzateke.
Marku Peltola izango nuke ondoan
begietara begiratuz galdezka
noiz eta nola,
noiz eta nola,
galdu genuen dena


------------------------------------------------


“No me acuerdo del primer viaje
que hicimos en tren. No me acuerdo
de las literas estrechas, del vagón comedor,
de los zapatos tirados por el suelo, de darnos
la mano antes de dormir.
No me acuerdo de lo que sucedió cuando
llegamos al Gran Norte. Tampoco me
acuerdo del barco en el que atravesamos
el mar de hielo.

¿Dices que yo antes cantaba en un bar
al lado de una fábrica?
¿Que me gustaba caminar descalza
sobre las piedras negras de los lagos?
¿Que llevaba siempre una bolsa de té
guardada en una caja de cerillas?
¿Que sabía decir “canela” en finlandés?

Pero no me acuerdo.
No me acuerdo de nada.

Ayer estuve en la luna. También me he
apuntado a un curso de amigurumi y he
empezado a dar paseos por el barrio.
Estoy escribiendo nuevas canciones y a
veces voy a ver películas al cine. Tengo
una carpeta con recetas de cocina y los
domingos hago pasteles en el horno de
mi nueva casa. He comprado tres cactus y
he llevado a revelar un carrete que encontré
en el cajón de mi mesilla de noche.

Si esto fuera una canción de amor,
la llamaría la canción de la mujer sin pasado.
Mi canción.
Y la cantaría como la estoy cantando ahora.

Todo comienza en un tren: yo tumbada
en el vagón litera y Markku Peltola a mi
lado, mirándonos a los ojos y tratando
de recordar,
cuándo y cómo lo perdimos todo”.
Track Name: Microscopio
De lejos todo se ve,
más pequeñito.
De lejos todo se ve,
más pequeñito.
Pero señoras y señores, hacia 1610 Galileo según los italianos o Zacharias Janssen en opinión de los holandeses inventaron el...
MMMIIICCCRRROOOSSSCCCOOOPPPIIIOOO.
Así los organismos microscópicos, micoorganismos unicelulares, microbios autónomos, procariotas, eucariotas, bacterias, protozoos, algas, hongos e incluso los organismos de tamaño ultramicroscópico como los virus, hasta entonces invisibles al ojo humano, pudieron ser estudiados por la microbiología.
Aquellos pequeños seres diminutos que corrían, correteaban, de un lado para el otro del cristal fueron analizados, diseccionados, inspeccionados, gracias a aquel invento revelador como fue el...
MMMIIICCCRRROOOSSSCCCOOOPPPIIIOOO

------------------------------------------

Urrutitik dena txikiago ikusten da.
Urrutitik dena txikiago ikusten da.
Baina jaun andreok, italiarren ustez, 1610ean, Galileok edo holandarrek diotenez berriz Zacharias Janssenek,
MMMIIIKKKRRROSSSKKKOPPIOOOAAA,
asmatu zuten.
Honela, organismo mikroskopikoak, microorganismo unizelularrak, mikrobio autonomoak, prokariotak, eukariotak, bakteriak, protozooak, algak, onddoak , baita orain arte gizakiarentzat ikustezinak ziren tamaña ultramikroskopikodun birusak, mikrobiologiak ikertu ahal izan zituen.
Kristalaren alde batetik bestera igerian zebiltzan izaki ñimiñoak, aztertuak, desekzionatuak, miatuak izan ziren asmakizun errebelatzaile bihurtu zen
MMMIIIKKKRRROSSSKKKOPPIOOO-ari esker.
Track Name: Argia zara
Munduko azken hiriko azken kaleko azken etxean bizi zara,
inor inoiz ere egon ez den lekuan.
Bertan ematen dituzu mende ororen urte ororen gau eta egun oro,
Beti eta beti bizi izan zara bertan
eta postalik ez da sekula iritsi zure buzoira.

Inork ez du zure sekretua antzematen.

Inork ere ez dizu inoiz ere galdetu
konpainiarik behar duzun,
norbaitekin afaltzea maite duzun,
norbaitekin hegan egitea,
norbaitekin paseatzea.

Ahantzi zitzaien galdera horiek egitea

Esaidazu non bizi zaren, non zauden, nor zaren.
Gutun bat idatzi dizut
edo again abesti bat

-------------------------------------------------------------

Vives en la última casa, de la última calle, de la última ciudad del mundo.
Un lugar en el que nunca ha estado nadie.
Y vives ahí cada día, cada noche, cada año y cada siglo.
Llevas viviendo ahí por siempre y nunca ha llegado una postal
al buzón de tu casa.

Nadie conoce tu secreto,
nadie.

Nadie te ha preguntado nunca
si necesitas compañía,
si te gusta compartir las cenas,
si prefieres volar acompañada,
si echas de menos pasear con
alguien a tu lado.

Olvidaron hacerte esas preguntas.

Dime dónde vives, dónde estás,
te he escrito una carta,
te he escrito una canción

.
Track Name: Zaldi basatiak
Gau epela sutondoan,
zaldi basatiak urrutian.
John Huston, Arthur Miller
Clark Gable, Montgomery Clift
eta Marilyn.
Kantuan, whiskya eta kafea edaten dute,
Nahiz eta tartean ixilik egoten ere badakiten.

“Zer egingo dugu bihar?” galdetzen du norbaitek.
“Mendebalderantz joan,
zaldi basatien bidetik”.

---------------------------------------

Noche alrededor del fuego,
caballos salvajes a lo lejos.
John Huston, Arthur Miller
Clark Gable, Montgomery Clift
y Marilyn.
Beben y cantan,
pero también saben estar en silencio.

Alguien pregunta:
¿qué haremos mañana?
Y Marilyn responde:
Seguir hacia el oeste,
siempre hacia el oeste,
tras los caballos salvajes.
Track Name: El paseo
Árbol, Cielo, Montaña, Sombra, Nubes, Hielo, Nieve, Río, Agua, Paseo, Caballo Perdedor, Pájaro, Sombra, Ojos, Vino, Gloria, Pasos, Trueno, Helada, Tiempo, Pantano, Manos, Luces, Piedras, Nieve, Nieve, Nieve, Vivos, Muertos, Luz, Luz
Luz
Más Luz
Más Luz
Más Luz
Y Tú
Y Tú
Más Tú
Más Tú


Tú.


--------------------------------------------


Zuhaitza, Zerua, Mendia, Itzala, Lainoak, Izotza, Elurra, Erreka, Ura, Pasialdia, Zaldi Galtzaile, Txoria, Itzala, Begia, Ardoa, Gloria, Pausuak, Trumoia, Izozte, Denbora, Aintzira, Eskuak, Argiak, Harriak, Elurra, Elurra, Elurra, Bizidunak, Bizigabeak, Argia, Argia, Argia
Argia
Argiago
Argiago
Argiago
Eta zu
Eta zu
Zureago Zu
Zureago Zu
Zu
Zu
Zu